Erdialdeko kaleen asfaltatzea asteazkenera arte

“Sabino Arana etorbidea berriro urbanizatzeko Proiektua”n aurreikusitako lanen barruan, gaurtik uztailaren 24ra arte (asteazkena) asfaltatuko dira Independentzia, Sakoneta eta Aldapa kaleak, baita San Jose auzoko albo bat ere. Lanek irauten duten bitartean, aldizkako trafiko mozketak emango dira eta ezin izango da kale horietan aparkatu, Udalak iragarri duenez.

Behin asfaltatze lanak bukatuta, batetik, gaur egun ezarrita dauden edukiontzien multzoak berrantolatuko dira, etxeetako fatxadetatik aldentzeko asmoz; bestetik, aparkatzeko gune berriak zabalduko dira (zama lanak, ohiko ibilgailuak eta moldatutako ibilgailuentzat); eta, bukatzeko, zirkulazio aldaketak ere egingo dira. Zehazki, Udalak iragarri du Aldapa kaleko norabidea aldatuko dela, aparkatzeko egiten diren mugimenduen segurtasuna eta beharrezkoa den ikuspena areagotzeko eta Sakoneta kalea, Independentzia kalea eta Udondo bulebarraren artean, bi norabideentzako zabalduko dela.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude