Antzerkia: ‘Blowing’ umeentzako lana Kultur Leioan

Antzerki familiarra
Bácum/arts escéniques i visuals – Múcab Dans (Katalunia)

Oraintxe bertan, munduan, une honetan bertan, egia bihurtu nahi duten milioika eta milioika gurari arituko dira hegan. Era asko ditugu gure gurari bete daitezen eskatzeko: putz eginda kandelen kontra gure urtebetetzean, izar iheskor bat pasatzen ikusten dugunean, betile baten kontra putz eginda, txanpon bat putzura botata edo txikore lore bati putz eginda. gauza asko nahi ditugu, gure bizitzako hainbat eta hainbat unetan, baina… Nora ote doaz gurari horiek guztiak? Betetzen ote dira? Nork eragiten horiek betetzea?

‘Blowing’en hazi txiki baten bidaia biziko dugu, betekizun bat duen haziaren bidaia: Yuriren guraria betetzea. Haizean barrena egindako bidaia, abenturaz eta egoera bitxiz betatako bidaia, eta horietan aurkituko ditugu galdera horien guztien erantzuna… Edo behar bada, ez!

Ikuskizun bisuala, poetikoa eta berritzailea. Bertan, dantzak, zuzeneko musikak eta teknologiak alegiazko mundu liluragarri eta zentzugabe batean barrena hegan egitera eramango gaituzte.


Laburrean

Sormena  Múcab Dans, Toni Mira

Zuzendaritza eszenikoa  Toni Mira

Dantzariak  Irina Martínez, Guille Vidal-Ribas

Koreografia  Toni Mira, Irina Martínez, Guille Vidal-Ribas

Musika  Joan Laporta

Jantziak  Elisa Echagaray

Iraupena  50′

Ikuslea  +3 urte

Lekua  Auditorium

Eguna  Abenduaren 29an

Ordua  18:00etan

Sarrera  3-5 €


Info +

Web orria   Bácum/a>

Facebook  

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude