Leioandi sektoreko errepidearen irekiera

Leioandi sektoreko errepidea bihar goizean, azaroaren 22an, goizeko 10:00ak inguruan, irekiko da. Irekiera horri esker inguruko trafikoa ordenatuagoa izango da, eta orain lotuta geratuko diren bi guneen arteko komunikazioa hobetu egingo da.

Errepideak, Artatzaganako igoerako/jaitsieako biribilgunea eta Elexalde Etorbideko biribilgunea (parrokia ostean dagoena) lotzen ditu. Duen kokagunea dela eta, errepide garrantzitsua da, ezen aurreko errepidea estua baitzen eta aldi bereko norabide biko trafikoa egotea galarazten zuelako.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude