Datorren asteko Irakurle Klubean, ‘Goza daiteke gehiago’ liburua mintzagai

Goza daiteke gehiago, Karmelo Ayestaren liburua izango da datorren asteko ostegunean, azaroaren 21eko Irakurle Klubaren hitzordu berrian mintzagai edukiko duten liburua. Aldaketa sakona da hizkuntz ohitura berria barneratzea. Batzuetan pentsatu izan da gaitasuna lantzea nahikoa dela euskararen erabilera sustatzeko, baina erabilerari buruzko datu estatistikoek agerian jarri dute bide berriak jorratu beharra dagoela. Liburu honek frogatu nahi du euskararen erabileraren marka erraz hobetu dezakegula euskal hiztunok. Liburu hau, Leioan ere ospatuko den Euskaraldiaren bezperatan jorratuko dute Irakurle Klubeko lagunek. Bide batez, «Euskaraldian parte hartzeko aukera oraindik zabalik dagoela gogorarazi nahi dizuegu» diote Irakurle Klubetik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude