‘Emoticores’ bihar, igandea, Kultur Leioan

Antzerki Familiarra
Las Tricotouses (Galizia)

Emoticores Las Tricotouses konpainiaren –2012an, Cristina Monterok eta Rut Balbís-ek sortutako konpainia– ikuskizun berria da. Emoticores dantza-ikuskizuna da, eta, bertan, emozioek forma hartzen dute koloreen eta mugimenduen bidez. Kolore eta mugimendu horiek, soinuarekin eta ikus-entzunezko proiekzioekin nahastuta, neskatoei eta mutikoei –baita horien familiartekoei ere– emozioak antzematen laguntzea dute helburu. Nagusiekin gertatzen den bezala, gazteek ere tokiak behar dituzte beren buruak ezagutzeko, eta beren afektibitatea eta emozioak non adierazi.

Zentzu horretan, koloreekin egiten den lana tresna bikaina da antzemateko arreta behar duten eta adierazi beharrekoak diren egoera eta esparru emozionalak. Koloreak, formak, mugimenduak… inkontzientearen hizkuntza dira; izan ere, inkontziente horretan bizi da gure emozioen arloa eta, sarritan, hitzak ez dira heltzen bertara.


Laburrean

Sormena eta antzezpena  Cristina Montero, Rut Balbís

Antzezleak  Cristina Montero, Alba Fdez. Cotelo

Argiztapena, ikus-entzunezko programaketa  Alfonso Castro

Musika mokdaketa eta diseinu grafikoa  Jas Processor

Jantziak  Teresa Gutiérrez

Ekoizpena  Manu Lago

Hizkuntza  Testurik gabe

Iraupena  45′

Ikuslegoa  +8 urte

Lekua  Auditorium

Eguna  Urriaren 7an, igandean

Ordua  18:00etan

Sarrera  3-5 €


Informazio gehiago  Las Tricotouses

Facebook  


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude