Eraso matxisten kontrako III. Kartel lehiaketa antolatu du Udalak

Leioako Udaleko Berdintasun Sailak III. Kartel Lehiaketarako deialdia egin du “Leioa, eraso matxistarik gabeko hiria”: izeneko kanpaina ordezkatuko duen irudia aukeratzeko.

Kanpainaren helburua emakumeen aurkako sexu-erasoen kontrako jarrera agertzea eta hiritarrak gaiaren inguruan sentsibilizatzea da, indarkeria mota honekiko tolerantzia maila altua zein baxua gutxituz, jaietako testuinguruan ere bai.

Hori dela eta, hezkuntza zentroei parte hartzeko proposamena egiten zaie, maiatzaren 24an baino arinago gehienez kartel bi aurkeztuz, kartel irabazlea 2018ko sexu-eraso eta eraso sexisten aurkako kanpainaren irudia izango delarik.


Info +

III. Kartel Lehiaketa_Eraso matxiten aurkako III. Kartel Lehiaketa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude