Lanen hasiera eta ur-mozketa Sabino Aranaren tarte berri batetan

Udalak bihar, irailak 17, astelehenez, burutuko den ur-horniduraren etetea «harpidedun baten eskaera dela eta» ezagutarazi du, Ur Partzuergoak bidalitako komunikazioaren arabera.

Edateko ur-horniketaren etetea goizeko 9:00etatik 13:00etara burutuko da udal sarean. Hornikuntzaren eteteak Sabino Arana etorbideari, Ikea Merkatuari eta «lonja pare batetara» eragingo die, Ur Partzuergoak bidalitako idatzian datorrenez.

Ur Partzuergoaren komunikazio bitxi honek –Udalak bestelako azalpenik gabe erreproduzitua–, ziurrenik zerikusia izango du egun berean, irailak 17, «Sabino Arana kalearen 62 eta 68 zenbakien artean hobekuntza lanak» hastearekin. Lanok «Sabino Arana Etorbidearen reurbanizazio Proiektuaren» barruan kokatuta daude.

Udalak, lanok eragindako atarietan zabaldu duen oharrean eskerrak ematen dizkie auzotarrei «zuen jasankortasunagatik» eta «eragozpenak» parkatzeko eskatzen du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude