Etenik gabe, pentsio duinen aldeko konzentrazio berria Bilbo sargorian

Estatuko Koordinadorak Lan ministro Valeriorekin izandako bilkura “adeitasun-bilera, hitz onekoa baina mami gutxikoa” izan dela adierazi dute I Interlokuzio zuzena Valerio ministroarekin eta Urkullu lehendakariarekin aldarrikatu dute

Pentsiodunek ez dute etenik euren aldarriekin eta abuztua izan arren beste astelehen batez kalera irten dira Bilbon. Bero itogarria zegoen Bilbon -35ª C-, baina hala ere, ehundaka izan dira elkartu diren pentsiodunak.  Gaurko konzentrazioa Espainiako Gobernuarekin zuzeneko interlokuzioa izan beharko luketela azpimarratzeko baliatu dute. Eta Bilboko Aste Nagusian haien aldarrikapenak presente egoteko ekimen ezberdinak burutuko dituztela iragarri dute, nagusia hilaren 20ko manifestazioa izango bada ere.

Valerio ministroarekiko bilera, mami gutxikoa

Espainiako pentsiodunek hango gobernuarekin egindako bileraz Jon Fano bozeramaleak esan du ez zutela gonbidapenik jaso. Bere esanetan «interesgarria» litzateke euskal pentsiodunek «interlokuzio zuzena izatea ministroarekin» eta baita EAEko lehendakariarekin ere, «ez baita Madrilen erantzukizuna soilik, baita Eusko Jaurlaritzarena ere gure eskariei erantzun baikorra ematea». Esan duenz, ministroarekin izandako bilera “adeitasun-bilkura” izan da, eta “hitz onak bai, baina mami gutxikoa” izan zela adierazi du. Bileran Seguritate Sozialari egiten zaion kotizazioen topea kentzeaz ere hitz egin zela eman du ezagutzera, baina Valerio ministroak “arazoak jarri zizkiola” neurriari adierazi du, “oposizioan zeuden bitartean defendatu badute ere”.

Fanok esan duenez, eskuinaren zenbait sektore pentsiodunen artean “banaketa eragiten” saiatzen ari dira, horrela, “nahasketa sortuz” mugimenduan, baina, “eztabaida eta tirabira ororen gainetik pentsiodunen mugimenduaren batasuna dago eta defendatzen jarraitu beharra dago, ezen Euskadin izan duen arrakasta lortutako batasunari eta konfiantzari zor zaie”.

Lakuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak iragarritako BGAEn (EPSV) sustatzeari dagokionez kritiko agertu da beste bozeramaileetako bat, eta adierazi du «parean» izango dituztela ez dutelako onartuko «lapur gaitzaten eta engaina gaitzaten».


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude