Euskara irakurle kluba bueltan izango da berriro urriaren 18an

Aurten ere euskara irakurle kluba aurrera aterako dute udal liburutegian. Bilerak prestatzeko ingurraztitxoari begira, badira urte batzuk irakurle taldearekin dabiltzala. Gainera, aurten programa bero-bero dator, klubean izango baitituzte Iñigo Roque Eguskitza itzultzailea (EIZIE elkarteari esker) eta auzokoa dugun Igor Mercado egilea ere.

Irakurle klubaren bilerak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean izango dira (#eguaztenak) lehenengo solairuko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30). Bertara joateko zalantzatan bazenbiltzan orain duzu aukera. Jar zaitez udal liburutegiko langileekin harremanetan edo eskatu informazioa liburutegiko edozein erakusmahaitan.

Klubean parte hartu nahi baduzu, hona hemen lehenengo bilerarako proposatutako irakurketa eta data:

URRIAK 18 Bidean ikasia, Arantxa Urretabizkaia. 1993. urtean hondarribiar emakume talde batek alardean parte hartzea eskatu zuen lehen aldiz. Ondorengo historia gogor eta garratza eta, aldi berean, eder eta hunkigarria saiatuko da kontatzen egilea, gertatutakoaz gogoeta eginez. Mina eta poza, biak dira irakasle onak. Horregatik du liburuak «Bidean ikasia» izenburu.

Gaztelerazko irakurle klubean egon zen Arantxa Urretabizkaia (info gehiago blogean (gazt.): http://kulturleioaliburutegia.blogspot.com.es/2017/05/retratos-en-blanco-y-negro-en-las.html) eta bertan komentatutako liburua asko gustatu zenez, bigarren zatitzat har litekeen hau proposatu zen.

Arantxa Urretabizkaiak, gainera, Euskadi saria jasoko du Bidean ikasia lanagatik. Kronika, saiakera eta fikzioa uztartu ditu kontakizunean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.