Euskaraldiak graffiti tailerra antolatu du datorren larunbatean

Hurrengo larunbatean, irailaren 29an, goizeko 11:30etatik 13:30etara bitartean Euskaraldia Leioak graffiti tailerra antolatu du Baranadiaran Behekoa Bigarren Hezkuntza Ikastegian. Partiadetza zabalik dago gustuko duen ororentzat.

Euskaraldian izena emateko moduak eta lekuak

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den Euskaraldian izena emateko moduakk eta lekuak zehaztu dira Leioan.

Modurik arin eta errezena hauxe: www.euskaraldia.eus web orrialdean. Bestela eskuorri eta kutxak daude herrian sakabanatuta. Honako leku hauetan eman ahal izango da izena gure herrian: Mastitxu eta AEK Lamia Euskaltegietan, Sakoneta Kiroldegian, Kultur Leioan, Gaztegunean, Pinueta Kulturgunean (Maiatzaren Bata, 3 zenbakian) eta Lamiako, Pinueta eta Ibaiondo auzoei arreta ematen dien Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude