Eusko Jaurlaritzak ‘Leioako Udalari laga dio Artaza Jauregia’, bertan gizarte eta kultur arloko jarduerak egin ahal izateko

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak, modu sinbolikoan, higiezina Mari Carmen Urbieta Leioako alkatearen esku utzi du I Artaza Jauregia erabiltzeko doako lagapena 10 urtekoa izango da I Finka 1987an eskuratu zuen Jaurlaritzak, eta protokolo eta ordezkaritza helburuetarako erabili izan da, duen balio historiko artistikoa dela eta

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak eta Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak, Artaza Jauregiko finka doan lagatzea irudikatzeko ekitaldia egin dute gaur, udalerriko gizarte eta kultur arloko jardueretara zuzendutako erabilgarritasun publikoko edo interes sozialeko zerbitzuak eskaintzeko. Ektaldian egungo Hirigintza zinegotzi eta datorren urteko udal hauteskundeetan alkategai Iban Rodríguez ere egon da.

Eusko Jaurlaritza «1987tik da finkaren titularra, eta orain arte bere kudeaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren esku egon da». Azken 30 urteetan zehar, duen balio historiko-artistikoa kontuan izanda, protokolo eta ordezkaritza helburuetarako erabili izan da, batez ere.

Azpiazuk onartu du «azken urteotan Eusko Jaurlaritzak ez duela jauregia gehiegi erabili eta, horren jakitun, udalak eraikina hobeto erabiliko duela adierazi du». Ildo horretan, esan du «jauregiarekiko hurbiltasuna balio garrantzitsua dela, eta baita jauregiak Leioako herritarrentzako duen balio sinbolikoa ere. Herritarrek gozatuko dutela itxaroten duela» esanez bukatu du sailburuak.

Joan den urriaren 16an Gobernu Kontseiluak Artaza Jauregiaren erabilera 10 urtez doan lagatzea onetsi zuen, interes publikoko edo sozialeko zenbait jarduera bertan gauzatu ahal izateko Leioako Udalak erakutsi duen interesa ikusita.

  • Eusko Jaurlaritzak ez du erabiltzea aurreikusten, «eskuratzeko orduan zeukan izaera instituzionala eta ordezkaritzakoa gero eta txikiagoa izaten ari baita» eta, horrez gain, higiezinaren ezaugarriak kontuan izanda, ez delako bateragarria Administrazio horrek eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuekin.

Leioako Udalak, bere aldetik, Artaza Jauregia, udalerri horretako herritarrei zuzendutako zenbait helburu sozial eta kulturalerako erabiltzea aurreikusten du.

Artaza Jauregia 1918an inauguratu zen modu ofizialean, eta Manuel Maria de Smith Ybarra arkitektoak eraiki zuen Victor Chavarri Anduiza industria-gizonaren familiarentzat. Eraikinak ia 30 hektareako orubea hartzen du, eta lorategiak Bizkaiko Foru Aldundiak hartu zituen bere esku, gaur egun parke publikoa diren 20.300 m2, hain zuzen ere.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude