Erakusketa: Álvaro Ledesmaren “Marionettes”

Alvaro Ledesmak Marionnettes izeneko erakusketa erakutsiko du, teatro kutsu nabarmena duten eskulturez osatua. Bertan material birziklatuekin sortutako pertsonaia fantastiko eta ezinezkoak topatuko ditu ikusleak, burdin zatiei, lanabesei eta trapu zaharrei ezusteko bizitza berri bat emanez.

Ledesma (Errenteria, 1975) diziplina anitzeko artista da, arlo desberdinak landu dituena: eskultura, bideoa, pintura, eszenografia, literatura, instalazioa eta argazkigintza. Bere lanaren ikuspegi plastikotik abiatuta musikari gisa ere proiektu ugarietan parte hartu du  (antzezlanak, poesia errezitaldiak, bideo-arte kontzertuak…).

Marionettes erakusketa urtarrilaren 28ra arte egongo da ikusgai Kultur Leioaren Erakusketa gelan. goiz eta arratsaldez.

 


Laburrean

Zer  Erakusketa

Nor  Alvaro Ledesmaren “Marionettes”

Non  Kultur Leioaren Erakusketa gelan

Egunak  Abenduaren 14tik urtarrilaren 28ra

Ordutegia  Astelehenetik ostiralera 10:00-20:00. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Sarrera  Doan

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.