Fanfarrea

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaur dakarkizuegun argazkian fanfarre bat agertzen zaigu. Pena da, baina ez dakigu noizkoa den ezta zer ospatzen ari ziren. Gazte koadrila antzineko Langile eta enplegatu katolikoen eraikinaren paretik ari zen igarotzen. Kooperatiba honek bazuen beste egoitza bat ere Lamiako auzoan.

Nabaria denez, ez zegoen espaloirik eta errepidetik zihoazten aurrera. Atzean bi gizon gazte koadrilari begira azaltzen zaikigu eta, atzerago, San José auzoaren etxea soma daiteke, Udalaren azken proiektuaren arabera, urte batzuen buruan desagertuko dena.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude