“A matter of funk” (Katalunia)
Funkystep musika beltzaren artista nagusiei omenaldia eskaini nahi zien zazpikotea elkartzean sortu zen, 2006. urtean, eta Kataluniaren zati handi batean kontzertuak ematen hasi ziren. 2009an, Kathy eta Yolanda Sey-k, Edna Sey abeslariaren bi ahizpek, taldearekin bat egin zuten. Orduan, taldea izenaz aldatu eta Funkystep & The Sey Sisters bihurtu zen. Harrezkero, ahotsean oinarritzen dituzte haien emanaldiak batik bat, eta erraz hedatzen diren koreografiak egiten dituzte. Haien errepertorioan, soul, groove eta funk musika aurkituko dugu. Tankera horrekin grabatu zuten haien lehenengo EP 2012an, eta 2016an, A matter of funk diskoa.
Musika beltzaren estilo ugari jorratzen dituzte: jazz, funk, r&b, blues, soul, gospel… baita erro afrikarreko musika ere. Eragin askotariko nahaste horrek emaitza eraginkor eta originala ekarri du, eta zuzenean energiaz beterik agertzen dira. Benetako jaia eskaintzen dute.
Laburrean
Zer Musika kontzertua
Taldea Funkystep & The Sey Sisters
Musikariak Edna Sey, Kathy Sey, Yolanda Sey (ahotsak), Guillem Plana (gitarra), Guillem Soler (teklatuak), Pol Padrós (tronpeta), Albert Bartolomé (saxoa), Enric Puigdesens (baxua), David Viñolas (bateria)
Non Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Abenduaren 22an
Ordutegia 21:00etan
Sarrera 6-12 €
Info +
http://www.funkystepseysisters.com
Bonito concierto el de ayer, mucha fuerza escénica, con coreografía muy vistosa. Pena de no ser verano y teneros en las fiestas ya que en el Kultur no daba para poder bailar y muchos se quedaron con las ganas. Ha sido un privilegio poder disfrutar del funk en Leioa.