G7 EZ
Hendaiako eta lrungo kontragailurrak milaka jende bildu ditu ehunka jardueren inguruan, akanpaleku alternatiboa biziaraziz eta kale ekintzak eta manifestaldiak biderkatuz. Ezertarako balio ez duen G7 zatikatu baten aurrean mobilizatzen gara. Desberdintasunak murriztea helburu dutela lau haizetara zabaldu arren, G7a politlka neoliberal eta autoritarioen ikurra da. G7a desberdintasun sozialak areagotzen dituzten politiken sinboloa da, beraien politikak dira arrazismoaren eta patriarkaturen ondorioz sortzen diren zatiketak eta menpekotasunak sendotzen dituztenak, kontinente osoak kolonizatu dituztenak, bertan harresiak eraikitzen dituzten bitartean euren baliabide naturalak kupidarik gabe ustiatzen dituztenak, pertsona migratzaile pobreen zirkulazio askatasuna mugatuz, haien politikak dira laborantzaren industrializazioa bultzatzen dutenak, armen industria sustatzen dutenak, ingurumen krisiak, klimaren aldaketa eta bioaniztasunaren desagertzea azeleratzen dituztenak…
1990. hamarkadan nazioarteko instituzioek eta G7ak hitza eman zuten mundializazio neoliberalak merkatuaren demokratizazioa, herrien garapena eta desberdintasunen murriztea ekarriko zuela. Promesa haiek errealitatearekin talka egln dute; izan ere, sistema kapitalista krisian dago, kontinente guztietan autoritarismoa gora doa eta desberdintasunak zein prekaritatea hedatzen ari da. Gaur egun, errealitate gogorra dugu agerian: sistema neoliberalak errealitate guztiak -humano zein naturalak- salgai bilakatu nahi ditu, helburu bakarra etekina ateratzea duten finantza-merkatuen menpe; multinazionalei mundu merkatua eskaini nahi die, beren produktu uniformlzatuak sal ditzaten; eta mundu osoko herrien amets eta nahikunde bakarrak produktu horien mugagabeko kontsumoa izatea sustatzen du sistema horrek. Eta hori guztia etekinak etengabe areagotuz, gero eta prekarizatuagoak diren langileen bizitzaren kaltean.
“Sistema neoliberalak errealitate guztiak -humano zein naturalak- salgai bilakatu nahi ditu, helburu bakarra etekina ateratzea duten finantza-merkatuen menpe”
Kontragailur honen bidez Gizadia larriki kaltetzen ari den sistema kapitalistari erresistentzia egltea posible dela erakutsi dugu. Posiblea da lurraldeetatik eta jende-kolektiboetatik abiatuz alternatibak garatzea, elkartasuna lehenetsiz lehiaren gainetik, ondasun komunak eta herritarron eskubideak etekin pribatuen gainetik, berdintasuna eta aniztasuna lehenestea indibidulizazio edota kultur uniformazioa baino. Alternatiba hauek ezin dira mundializazio liberalarekin gauzatu. Hemen, Euskal Herrian, munduko beste toki anitzetan bezala. harremanak modu desberdinean eraikitzen dira, elkartasunean eta zirkuitu motzetan oinarritu sistemak garatuz, jendeen eta izadiaren arteko errespetuzko harremana eta egiazko demokrazia zainduz.
“Posiblea da lurraldeetatik eta jende-kolektiboetatik abiatuz alternatibak garatzea, elkartasuna lehenetsiz lehiaren gainetik, ondasun komunak eta herritarron eskubideak etekin pribatuen gainetik, berdintasuna eta aniztasuna lehenestea indibidulizazio edota kultur uniformazioa baino”
Kontua ez da antagonikoak diren errealitateak idealizatzea, baizik eta ulertzea lokalean oinarritzea eta lankidetza desberdinak garatzea gure erronkei aurre egiteko lagungarria dela. Emakumeen zapalkuntza, migranteen drama, klima aldaketak, laborantza eta elikaduraren industrializazioa, bioaniztasunaren desagertzea, lan eskubideen murriztea, askatasun murrizketa, Ongizate Estatuen eraispena… Egoera honen aurrean, ezinbestekoa da borrokak indartzera eta aliantzak maila lokal, nazional, estatal, kontinental zein mundialean sendotzea.
Mahai gaineratu ditugun alternatibek demokrazia, elkartasuna eta emakume zein gizonen arteko parekidetasunaren printzipioak inplementatzen ditu. Alternatiba hauek, ordea, kapitalismo neoliberal honekin bateraezinak dira. Bateraezinak dira neoliberalismoak estatu menperatzaileenetan sostengatzen delako, finantza merkatuen interesak defendatzen dituelako, zerbitzu publikoak zein ondasun komunak pribatizatuz, merkatu libreko tratatu suntsitzaileak biderkatuz… Gaur egun, sistema horren kontra egiteak -kontra egiteko moldea edozein izanik ere- polizia errepresioa, askatasun publikoen murrizketa eta ohikoak bilakatzen ari diren interbentzio militarrak dakartza.
Gure alternatiben bidez, lurralde solidarioagoak eraikitzen ditugu, gure bizitza nahiz jendartearen merkantilizazioaren aurka borrokatzeko posizio hobean kokatzen gaitu, herrien zein norbanakoen arteko lehiaren eta deslokalizazioaren kontra borrokatzeko, izadiaren eta herri kulturen suntsiketaren kontra borrokatzeko. Modu honetan, etorri daitezkeen krisi berriei aurre egiteko galtasun handlagoa izango dugu.
“Gure alternatiben bidez, lurralde solidarioagoak eraikitzen ditugu, gure bizitza nahiz jendartearen merkantilizazioaren aurka borrokatzeko posizio hobean kokatzen gaitu, herrien zein norbanakoen arteko lehiaren eta deslokalizazioaren kontra borrokatzeko, izadiaren eta herri kulturen suntsiketaren kontra borrokatzeko”
Jaka Horien mugimenduan, feministen mobilizazioan edota klimaren aldeko martxetan ikusi ahal izan dugun bezala, gure alternatlben bidez herritarrek, eta bereziki egoera prekarioenean daudenek, ariketa demokratikoaz jabetzen dira, militantzia politikoari berriz lotzen dira, ahalduntzen dira eta gertakarien bilakaeran duten eragin gaitasunaz ohartzen dira. Horrek guztiak berarekin dakar, lurraldearen, ekonomiaren, elikaduraren, energiaren zein kulturen autodeterminazio eta esperimentazio eskubidearen aitortza. Horiek horrela, Algerian, Hong Kongen, Katalunian, Palestlnan, Sudanen eta beste zenbait lurraldetan gertatzen ari diren mobilizazioekin bat egiten dugu.
“Gure alternatlben bidez herritarrek, eta bereziki egoera prekarioenean daudenek, ariketa demokratikoaz jabetzen dira, militantzia politikoari berriz lotzen dira, ahalduntzen dira eta gertakarien bilakaeran duten eragin gaitasunaz ohartzen dira. Horrek guztiak berarekin dakar, lurraldearen, ekonomiaren, elikaduraren, energiaren zein kulturen autodeterminazio eta esperimentazio eskubidearen aitortza”
Egun Amazonian ikusten dugun bezala, ofentsiba neoliberalak kalte sozialak, ekologikoak eta demokratikoak mundu mailan areagotzen eta larriagotzen ditu. Egoera hau iraultzeko, aliantzak eta estrategiak gaurdanik eraiki behar dira. Kontragailur hau urrats garrantzitsua da maila sozial, sindikal, feminista, politiko zein ingurumen eremuan ari diren mugimenduen artean beharrezkoak diren aliantza hauek eraikitzeko. Urrats bat da eremu zehatzetan aliantzak eraikitzeko, baita aliantza zabalagoak garatzeko ere, ondoko ekintzak aurrera ateratzeko erabakigarriak izango diren aliantza globalak abiatzeko, hain zuzen ere.