Gabonetako ekitaldien barruan ipuin kontalariak egongo dira urtarrilaren 3an (asteazkenez) eta 4an (ostegunez) Kultur Leioaren Anbigun, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Leku mugatuak direnez, sartzeko gonbidapena eskuratu behar da egunean bertan (94 607 25 76 telefono zenbakira deituta edo Kultur Leioaren leihatilean bertan eskatuta).