Gaur, abenduaren 24an Leioako auzo ezberdinetako kaleak Olentzeroz beteko dira txikienen gozamenerako. Lehen aldia da Udalak Olentzeroren etorrerarekin loturiko ekitaldiak auzo guztietan antolatzen dituela. Horiek tokiko elkarte ezberdinekin elkarlanean burutuko dira (Txikiak Txiki dantza taldea Lamiakon, Erromo-Pinuetako Jai Batzordea, Bifor Jai Batzordea Txorierrin eta Auzotarrok Kultur Elkartea San Bartolomén).
Olentzeroren ospakizunaren egitarauak honako ekitaldiak bilduko ditu gaur:
Abenduaren 24a
Erdialdea
17:00etan. Elexalde Errota.
18:30etan. Umeen harrera: Kultur Leioa.
Lamiako
17:30Etan. Metro geltokian.
Antolatzailea: Txikiak Txiki Dantza Taldea.
Pinueta
17:30etan. Erromoko Elizan.
19:30etan. Dantzak plazan.
19:45etan. Txokolatada.
Antolatzailea: Erromo-Pinuetako Jai Batzordea.
Txorierri
18:00etan. Txorierriko Kulur Aretoa
19:00etan. Umeen harrera.
Antolatzailea: Bifor Jai Batzordea.
San Bartolomé
18:00etan. San Bartoloméko Kultur Etxea.
Antolatzailea: Auzotarrok Kultur Elkartea.