Urtarrilaren 2tik 5era bitartean zabalik egongo da Kandelazubieta Kiroldegian umeentzako Gabonetako parkea. Goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik (azken egunean, urtarrilaren 5ean, goizez solik). Udalak antolatutako ekimen honetan parte hartzeko sarrera ordaindu beharko da, 2 € saioko.
Jarduera ezberdinak egongo dira parkean: ludoteka 2 eta 5 urte bitarteko umeentzat; tailerrak 6 eta 12 urte bitartekoentzat.
Aurrekoez gain, urtarrilaren 3an, ostegunez, Leioako suhiltzaileak hurreratuko dira Kiroldegira umeekin hainbat ekintza eta jolas egiteko. Eta Gabon Parkearen azken egunean, urtarrilaren 5ean, larunbatez, haur-ikuskizuna egongo da Kiroldegian umeen gozamenerako.