Gabonetan Antzokira :: “Universario”

Marcel Gros (Katalunya)

UNIVERSARIO: Urteurren “kosmo-komiko” bati buruzko lana da, edozein aitzakiapean, egunetan eta ordutan ospatu daitekeena.

Ikuskizun horretan, arkitektura-elementu eta paisaia bihurtzen diren bokalen unibertsoa ezagutuko dugu. Bertan, pertsonaia bitxi bat bizi da, gogoko duena ametsetan aritzea, hitzekin eta objektuekin jolastea eta errealitatea barrearen eta irudimenaren bidez eraldatzea.

Marcel beti dabil izarrei begira, eta soilik ukitzen du lurzorua oinekin, berriz gorantz egin, eta orbita xelebreak marrazturik hegan egiteko, satelite bat balitz bezala; Marcelek errealitatea ikusi, eta ikuskizun bihurtzen du. Alai, xelebre, irudimentsu, original, berdingabe, samur, ironiko, positibo eta, aldi berean, kritiko, ameslari eta poetikoa dugu pertsonaia hori, baita aparatu dibertigarrien asmatzaile emankorra ere.

Aurkezle aurkeztezin bat, mimo hiztun bat, kontzertista nahasgarri bat, ilusionista etsi bat… horiexek izango dira, besteak beste, gonbidatuak. Zeu baino ez zara falta… Urteurren “universarioa” opa dizugu!


Laburrean

Egilea, Antzezlea, Zuzendaritza eta Ekoizpena  Marcel Gros

Administrazioa eta Teknika  Maite Orriols

Argiztapena  Pere Montoro

Jatorrizko musika  M du Midi

Eszenografia  Ma à Ma

Iraupena  55′

Hizkuntza  Gaztelaniaz

Ikuslea  ≥ 3 urte

Non  Kultur Leioaren Auditoriumean

Eguna  Abenduaren 7an

Ordua  18:00etan

Sarrera  3,75-5 €

Info + 

Web  Marcel Gros

FACEBOOK

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.