Gaur, Arimen Gauaren ospakizuna

Gaur, Arimen Gauaren ospakizuna izango da Leioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Programa zabala prestatu du Mugi gazte taldeak egun honetarako. Ospakizuna arratsaldeko 18:00etan, umeentzako tailerrekin Bulebarrean (Altzagako Guraso Elkarteak antolatuak). 18:30etatik aurrera Atxiki Pilota Taldeak antolatutako pilota partiduak jokatuko dira Udaletxeko frontoian. 20:00etatik aurrera Burrunba Elektrotxarangak girotutako poteoa egongo da herriko erdialdean zehar. Egunaren zati honekin bukatzeko txokolatada prestatu dute Bulebarrean gaueko 21:00etan.

Gaueko 22:30etan Arimen Gauaren ikuskizuna izango da Bulebarrean ere, Zasi Eskola Dantza Eskolak girotuta. 23:30etan Argiontzien banaketa egingo da, eta gauerdian (00:00etan) Argiontzien banaketa egingo da. Azkenengoz Erromeria prestatu da Oxabi taldearekin, 00:30etatik aurrera, Ikea Barri Plazan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude