Gaur “Clash” pelikula ikusgai Perseo zineforumean

Gaur “Clash” drama politikoa (Mohamed Diab. Egipto, 2016) ikusi ahal izango da Perseo zineforumak antolatutako “Herrialde arabiarrak eta Iran” izenburuko zikloaren barruan. Pelikulak El Cairon kokatzen gaitu, 2013. urteko udan, egipziar iraultza eta bi urtetara. Morsi presidente islamistaren kargugabetzearen ondoren, istiluz beteriko egun batean, furgoi polizial batek ideologia eta erlijio desberdinetako hamarnaka manifestatzaile eramango ditu. Aurrera ateratzeko, beraien desberdintasunak atzean utzi beharko dituzte.

“Clash” ziklo honen hirugarren filma da, eta oraindik beste bi ikusteke geratuko dira zikloari amaiera emateko: “Taxi Teherán” urriaren 24an eta “Los caballos de Dios” urriaren 31n.


PERSEO ZINEFORUMA

Zikloa: “Herrialde arabiarrak eta Iran”

Izenburua: Eshtebak (Clash / Choque)

Zuzendaria: Mohamed Diab

Gidoia: Khaled Diab, Mohamed Diab

Musika: Khaled Dagher

Argazkia: Ahmed Gabr

Herrialdea: Egipto

Urtea: 2016

Aktoreak: Nelly Karim, Hany Adel, El Sebaii Mohamed, Ahmed Abdelhamid Hefny, Mahmoud Fares, Waleed Abdel Ghany, Ahmed Dash

Sariak:   2016, Festival de Cannes: “Un Certain Regard” atala

                2016: Festival de Valladolid – Seminci:  Zuzendaria berri onena eta Argazki onena
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.