Gaur hasi eta abenduaren 3ra arte, Euskaraldian murgilduko dira Ahobizi eta Belarriprest guztiak

Gaur, azaroaren 23an, hasi da Euskaraldia Euskal Herriko 400 herri baino gehiagotan. Gizarte ekimen erraldoi hau abenduaren 3arekin batera bukatuko da. Hamaika egunetan zehar,  ia 200.000 euskal herritarrek hartu dut Ahobizi edo Belarriprest rola betetzeko konpromisoa.

Leioan ere 11 egunetan zehar hainbat leioaztar, nor bere hautuari eutsiz, euskaraz hitz egiten edota entzuten eta, ahal dela, euskaraz egiten ahalegintzen ikusi dugu.

Ekimen erraldoi honi hasiera emateko, ekitaldia prestatu dute guar, 19:30ean Boulebarreko Stoan, bolanderak, bertsolariak eta dantza plaza dantzatzeko. Norbera bere txapa jantzita joateko eskatu dute antolatzaileek.

Bestalde, azaroaren 28anh Irakurle Klubaren saio berria egingo da, 18:30etatik aurrera, Udal Liburutegian, Karmelo Ayestaren ‘Goza daiteke gehiago’ liburua berba gai jarrita.

Azaroaren 30ean ere, indarrak hartzeko esperientzien trukea antolatu dute Kultur Leioaren anbiguan, 19:00etan hasita. Jenadarteko esperientzia honetan sartu direnen arteko trukaketa egiteko asmoa du ekitaldiak, bukaeran mokadutxoa ere egongo delarik.

Eta abenduaren 3rako, Euskararen Egunerako, Boulebarrean goizeko 10:30etik 11:30era eta arratsaldeko 17:30etik 18:30era, «euskararekin jolasean! Elkarrekin jolastuko gara?» gonbidapenari ekiteko asmoa dago, ondoren txokolate jana egongo delarik.

Azkenik, 19:00etatik aurrera «Euskaldiaren amaiera ekitaldi mundiala» iragarri dute ekimen honen antolatzaileek.

Beraz, 11 egunetan zehar hamaika aukera zure euskara aktibatzeko! Ez galdu aukera!


Euskaraldia: Hartu kontrola, aukeratu rola bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.