Gaur hirigintzaz, etxebizitzaz eta mugikortasunaz hitz egingo dute EH Bilduren Jardunaldietan

Gaur, azaroak 23, ostirala, Errekalde Plazako Nagusien Etxean burutuko dira EH Bildu Leioaren Jardunaldiak.

Gaurkoan, hirigintza, etxebizitza eta mugikortasuna dira jorratuko diren gaiak. Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta, gehien jota, 21:30etara arte luzatuko da.

Ezkerreko subiranistek adierazitakoaren arabera, «jardunaldi hauekin egungo Leioan dauden arazo nabarmenetaz hitz egin nahi dugu, herritarrek dituzten ikuspegiak eta egiten dituzten proposamenak ezagutzeko asmotan». Era berean, «auzo ezberdinetako problematikak ezagutzeko ere erabili nahi dituguJardunaldiok, auzo bakoitzeko bizilagunen ahotik».

Jardunaldi hauek datorren astean zehar ere luzatuko dira, San Bartolomén (azaroaren 27an, kultura eta euskara ), Pinuetan  (azaroaren 28an, Kultur Gelan) eta, bukatzeko, berriro ere Errekalde Plazako Nagusien Etxean (azaroaren 29an, emakumea eta gazteria). Saio guztiei arratsaldeko 19:30ean emango zaie hasiera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude