Gaur, II. Emakume Martxa egingo da

Larunbat honetan ospatuko da Leioako II. Emakumeen Martxa, Udalaren Berdintasun Sailak antolatua.

Publiko orokorrari zuzendutako martxa izango da, 3 kilometrotakoa eta erraza, baina “helburu zehatz batekin: emakumeak bakarrik ez daudela agerian uztea”.

Bulebarretik irtengo da arratsaldeko 18:30ean eta bertara bueltatuko da 3 kilometro egin eta gero. Heltzerakoan txokolatada izango da prest eta batukada feministak jai giroa jarriko du.

Iaz bezala, parte hartzaileek kamiseta teknikoa jasoko dute, arrosa kolorez betetzeko Leioako kaleak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude