Gaur, Lamiako auzoko Nagusien etxean izango dira EH Bilduren Jardunaldiak

Gaur, azaroak 22, ostegunez, Lamiako auzoko Nagusien Etxean izango dira EH Bilduren Jardunaldiak. Hasteko ordua, baina, ez da izango hasieran iragarritakoa, hots, 19:30ean, baizik eta 20:00etan.

Gaurkoan Lamiako, Txopoeta eta Txorierri auzoetako arazoak aztertu nahi ditu EH Bilduk jardunaldi honetan. Besteak beste, Lamiakoko itsasadarraren hezegunea, EARLE zenaren orubean dagoen proiektua, Txorierriko igogailua, kultura eta kirol instalazioak, Metroa… eta hurbiltzen direnek nahi duten gaietaz aritzeko aukera eskaini nahi die antolakondu subiranistak auzo guztie horietako bizilagunei.

Gainera, gero eta ohiartzun handiagoa ari dira hartzen auzo hauei eragiten dieten hainbat gai: hezegunea dela, metroa dela, etxetzar berriak, eta abar. Horregatik, EH Bilduk hango auzotarren ikuspuntu eta proposamenak entzun nahi ditu, eta duen informazioa partekatu hubilduko diren herritarrekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.