“Gaztea nintzenean” XIX. Narrazio Lehiaketako sariak banatu dira

“Gaztea intzenean” XIX. Narrazio Lehiaketaren saridunak ezagutarazi ditu Udalak maila guztietan. Edizio honetan, 109 narraziok hartu dute parte. Aipatu Lehiaketan lau maila edo kategoriatan banatuta daude sariak.

Hamazortzi urte arteko A Kategorian 1. saria Celia Carrasco Gil Tudelako emakumeari eman zaio, idatzitako “Sobre fondo helado” lanagatik. Bigarren saria, beste aldetik, Bartzelonako Aina Casal Pelegrí-ri eman zaio, “El bichito” idazlanagatik.

Hemeretzi urtetik 35 urte bitartekoen B Kategorian lehenengo saria Toledoko Talavera de la Reina Herriko Patricia Fernández Montañori esleitu zaio, “Princesa. Dansk Bergen” idazalanagatik. Bigarren Sara, Lekeitioko Olatz Martiartu Ayestarán-i eman zaio, idatzitako “Bitaminarik gabe” lanagatik.

Hogeita hamasei urtetik 55 urterainoko C mailan, lehenengo saria Cádizeko Jerez de la Frontera Herriko Juan Manuel Sainz Peñari eman zaio, “Oriol. El mejor caballo de carreras del mundo” izeneko idazlanagatik. Beste aldetik, bigarren saria Araban geratu da, Gasteizkoa den Patxi Basurto Arkauteri eman zaiolako, “El derrumbe” lanagatik.

Azkenik, 56 urtetik gorakoen D mailan, honakoak izan dira saridunak: lehenengo saria Valentziako Ramón de Aguilar Martínez-i eman zaio, “La cajita de fósforos” idazalanagatik. Eta bigarrena, Gasteizera joan da Berrio ere, Emma García de Diegok idatzitako “El mundo y yo” lanagatik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude