GED Leioak hasiera eman dio azaroaren 5eko bozka aurreratuaren bilketari

Gure Esku Dago Leioak hasiera eman dio azaroaren 5ean egingo den herri galdeketari begirako bozka aurreratuaren bilketari.

Bozka bilketarekin urriaren 5ean hasi ziren Leioako GED herri ekimenak duen lokalean, eta atzo San Bartolomeko baselizaren ondoan jarri zuten karpa bat informazioa zabaltzeko eta, arrazoi ezberdinak medio (bozketa egunean udalerritik kanpo egongo direla aurreikusten dutenak…) bozka aurreratuaren aukera baliatu nahi izan zutenei.

Herri ekimen honek antolatutako herri galdeketa honetan hori egingo den egunean (azaroaren 5ean) 16 urte beteak dituzten eta Leioan erroldatuta dauden pertsona guztiek bozka eman ahal izango dute.

 

Bozka eman ahal izateko nortasuna, adina eta egoiliarra dela egiaztatu behar da, horretarako NAN edo pasaportea, euskal nortasun agiria (EHNA) -Leioan erroldatuta egotearen ziurtagiriarekin batera beti-, gidatzeko baimena edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).

NAN edota besteren dokumentotan Leioa ez den beste bizilekua agertuz gero, edota dokumentoa iraungita egonez gero, errolda-agiria aurkeztu behar da. Berau momentuan lortu daiteke Udaletxean edota etxetik elektronikoki eskaera eginda ere eskura daiteke.

Bozka paperak, galdera eta bozka aurreratua emateko lekuak

Leioako Gure Esku Dago herri ekimen honen web orrialdetik bozka-papera jeisteko aukera ere jarri du herri galdeketan parte hartzeko asmoa dutenen eskura.

Erantzun beharko duten galdera -bai, ez edo zuriz bozkatuz-, hauxe da: Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?

Leioako GED taldeak beste 6 egun gehiago planifikatu ditu bozka aurreratua eman ahal izateko. Honakoak: urriaren 12a, ostegunez (Leioako Gure Esku Dagoren lokalean, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara); urriaren 19an, ostegunez (Leioako GED-en lokalean, urriaren 12ko ordutegi berberean); urriaren 21ean, larunbatez (Pinuetan, “Drogas Antón” dendaren aurrean, 12:00etatik 15:00etara); urriaren 26an, ostegunez (Leioako GED-en lokalean, aurreko egunetako ordutegi berean); urriaren 28an, larunbatez (Leioako erdialdean, 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 20:30etara); eta, azkenengoz, azaroaren 2an (Leioako GED-en lokalean, aurreko aldietako ordutegi berean).

Herri ekimenak azaroaren 5eko galdeketa eta ahalik eta pertsona gehienen parte hartzea ezagutarazi nahi du herriko auzo guztietan.

 


+ Info: http://gureeskudagoleioa.org/es/berriak/

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude