Gure Esku Dago hiritar ekimena hurrengo ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteizen artean burutuko den giza-katean parte hartzeko leioaztarren izen-emateak biltzen hasi da.
Leioako GED taldeak leioaztarrak deitu ditu Sabino Arana kaleko 65. zenbakian dagoen bere egoitzan izena ematera ostegunero, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara bitartean. Gutxienez 1.000 leioaztar bildu nahi dituzte 201,9 kilometrotako giza-kate erraldoian parte hartzeko.
Horretarako martxan jarri berri dute ere Gure Esku Dagoren nazio mailako web orrialdearen bitarteko giza-katearen izen-ematea. Izena emateko, hemen klikatu.
Izen emateak bultzatzeko bideo berri bat ezagutarazi dute ekimen berri honetan parte hartzera deituz, atxikitako irudian klikatuta ikus daitekeena.