GED Leioak Tripontzia urteberriko saria eta 2019ko egutegia salgai jarri ditu

Gure Esku Dago Leioak Tripontzia urteberriko saria jarri du salgai. Txartel bakoitzak 5 € balio ditu.

Zenbaki bakoitzak zortzi serie ezberdin ditu (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarro Behera, Zuberoa eta Diaspora) eta guztira, hiru zenbaki saridun egongo dira:

– 60.000 euroko sari nagusi bat. Zenbakia eta seriea egokitzen zaion txartelari.
– 2.000 euro zenbaki bereko gainontzeko zazpi serieen txartel bakoitzari.
– 1.500 euro bigarren zenbaki bateko serie bakoitzari.
– 1.000 euro hirugarren zenbaki bateko serie bakoitzari.

Salgai dago Leioako saltoki ezberdinetan eta GED Leioaren kideen partetik.

Saldutako zenbaki guztiak 2019ko urtarrilaren 21ean notario aurrean egingo den zozketa batean parte hartuko dute.

Txartel bakoitzak Elkarrekin-Together pelikula internetetik ikusteko kodea dauka.

2019ko egutegia ere salgai

Bost urtean egindako ibilbidea ekarri dute gogora Gure Esku Dagoren 2019ko egutegi berrian. «Erabaki arte, aurrera egiteko motibo ugari topatuko dituzu argazki eta esaldietan», diote elkarte herritarrekoek.

Egutegia GED-ren kideen bidez, herriko zenbait saltokitan edo Elkar dendetan eskuratu daiteke.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.