GEDek konzentrazioak deitu ditu otsailaren 12rako, eta manifestazioa 17rako

Konzentrazioak buruzagi subiranisten aurkako epaiketaren hasierarekin batera burutuko dira I Manifestazioa, Donostian, otasailaren 17an egingo da

Gure Esku Dagok prentsaurrekoa eskaini du bultzatuko duen mobilizazio-egutegia zehazteko. Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta beste hainbat herritan, procés-aren epaiketa hasiko den egun berean, otsailaren 12an, konzentrazioak burutuko dira.

Era berean, GEDek manifestazioa konbokatu du Donostian otsailaren 17rako, igandearekin, Madrilgo Epaitegi Gorenean datorren asteartetik aurrera epaituak izango diren buruzagi independentista katalandarrei babesa emateko.

Manifestazio egunean aterki horiak banatuko dituztela azaldu du Gure Esku Dago plataformak. Gainera, egun horretan eta epaiketak dirauen egunetan zehar, jantzi, xingola eta beste elementu hori batzuk eramateko deia ere egin dute.

«Alde batetik, prozesu judizial honek auzipetuen oinarrizko eskubideak urratzen ditu. Bestetik, erreferendum demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi du», uste du Gure Esku Dago plataformak.

Herri kontsultak, etenda

Bestalde, dinamikaren eledun Angel Oiarbidek iragarri du Gure Esku Dagok eten egingo dituela erabakitzeko eskubidearen aldeko herri kontsultak, «hauteskunde aroa» dela eta. Dena dela, ez du baztertzen maiatzeko foru eta udal hauteskundeen ostean galdeketei berriz ekitea. Horrela, GED-en eledunak gezurtatu egin du kontsultak eteteko arrazoia, zenbait komunikabidek adierazi bezala, orain arte burutu direnetan izandako “parte hartze txikia” denik. Gaineratu duenez, iragan urtean 2019an kontsulten “lehen fase bat bukatuko zela” iragarri zuten. «Donostiak amaiera eman dio herri kontsulten lehen etapari, eta logikoa iruditzen zaigu pentsatzea ez dela positiboa galdeketak eta maiatzeko hauteskundeak aldi berean egitea», azaldu du.

Bestalde, larunbatean agerraldi bat egingo du GEDek Tolosan (Gipuzkoa), «bost urteko zikloa borobildu eta etapa berri baten abiapuntu izango den ekitaldiaren» berri emateko. Martxoan izango da ekitaldi hori, Bilbon. Urteotan herri galdeketak antolatu dituzten 208 herrietako kideak elkartuko dira etzi Tolosan, «kontsulten ildoari amaiera eman eta ekitaldi berezi horren deialdia egiteko».

«Con Donostia finalizamos una primera etapa de las consultas ciudadanas que hemos hecho y nos parece lógico que si entramos en un ciclo electoral, como tenemos en mayo, no es muy positivo realizar las consultas y coincidir con las elecciones», ha explicado.

GED tiene previsto hacer una amplia valoración de las consultas realizadas hasta ahora en 208 municipios, además de iniciar en marzo «un nuevo ciclo», para lo que ofrecerá detalles de las diferentes acciones y actuaciones que hará a partir de entonces en un acto que realizará en Bilbao.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude