Gimnastika erritmikoa eta xakea asteburu honetan Sakonetan

Asteburu borobila izango da aste honetakoa Sakoneta kiroldegiarentzat. Larunbatean gimnastika erritmikoaren ekitaldi bi izango dira; Euskal Ligaren lehen fasea eta Baseko Gimnastika Erritmikoaren Euskadiko Txapelketa. Eta igandean, xakea izango da protagonista Eskola Kirolaren Bizkaiko txapelketaren banakako kategoriaren bigarren fasearekin.

Bihar bertan, 10:00etatik 14:00etara, Sakoneta Gimnastika Erritmikoaren taldeak ekitaldi bi antolatuko ditu. Euskal Ligaren lehen fasea eta Euskadiko Base Txapeketa. Guztira, Bizkaiatik lau talde etorriko dira (Leioa, Bermeo eta Bilboko bi), Arabatik sei talde eta Gipuzkoatik lau talde. Harmailak beteta egongo direla aurreikusten da.

Igandean, berriz, xakearen txanda izango da. Eskualdeko 120 neska mutil baino gehiago lehiatuko dira Sakonetan goiz osoan zehar. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Eskola Kirolaren Bizkaiko txapelketaren banakako kategoriaren bigarren faseari ekingo diote.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude