Gure Esku Dago Leioak jarraituko du izen-emateekin gizakaterako

Gure Esku Dago Leioak aste honetan jarraituko du izen-emateekin datozen egunetan Sabino Arana kaleko 65. zenbakian dagoen bere lokalean.

Aurreko astean azkartu ziren inskripzioak ekainaren 10ean izango den erabakitzeko eskubidearen aldeko gizakatean. Hala ere, oraindik urrun daude Leioan lortu beharko litzatekeen pertsona kopurutik. Horrexegatik, tokiko taldeak aste honetan zehar lokalean, arratsaldez, 18:30etatik 20:30etara atxikimenduak lortzen lanean jarraituko du.

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa-k ere igandeko giza katean parte hartzera eta aldarri feministaz betetzera dei egin du, “gure gorputz eta lurraldeetan geuk erabaki nahi dugulako!”

Bestalde, Erabakizaleak, erabakitzearen aldeko legelarien elkarteak ere, gaur argitara emandako iritzi artikuluan adierazi du “Gure Esku Dagok deitutako ekainaren 10eko gizakatea bereziki garrantzitsua izango dela”, euren ustez “ez baita soilik askatasun demokratikoko ariketa bat izango, baizik eta herri honek bere etorkizuna eraiki nahi dituen bere baloreen errepresentazioa bera”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude