Halloween ospakizuna antolatu dute Txorierri auzoan

Halloween ospakizuna antolatu du Txorierri auzoko Kultur Gelak biharko, larunbata, urriak 27.

Ospakizuna arratsaldeko 17:30ean hasiko da jostailu batekin: tunel beldurgarria. Umeak horretan sartzen gonbidatuko dute.

Ondoren, disko festa eta magia prestatu dute antolatzaileek arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Eta Halloween ospakizunarekin bukatzeko, merendola eta txokolatada prestatu dute hurbiltzen diren auzo ume zein helduentzat, gaueko 20:00etan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude