Hasierako urteetako Maskaradaren argazki bat

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaur dakarkigun argazkia Lamiakoko Maskaradarena da. Baina ez duela urte gutxikoa, ez, aurreko mendeko 70. hamarkadako baizik.

Argazkia Txoperako harraska zaharrean eginda dago, Leioako tren zaharreko geltokira eta herriko erdialdera joateko errepide ondoan.

Txistulari ezagunak azaltzen zaizkigu irudian, horietako bat honez gero hila dena, Laurentzi Zarraga. Berarekin batera agertzen dira Jose Ramón Learra eta Idoia Bilbao gazte-gaztea.

Txistulariekin batera Maskaradaren zenbait pertsonaje, panpinak eta hankapaluak, ikusleekin eta argazkizale zenbaitekin batera ikus ditzakegu.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude