Haur zinea
Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker,Udare erraldoiaren istorio harrigarria filma euskaraz iritsi da zinema-aretoetara.
Sebastian elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta ikusgarri batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean. Baina, egun batean, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da! Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du, eta JBren mezu bat aurkituko du barruan. Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela jakinarazi, eta bila joateko eskatuko die JBk mezu horretan.
Botilaren barruan, hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoibilakatuko da! Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastian, Micho eta horien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin.
Laburrean
Jatorrizko tituloa Den utrolige historie om den kæmpestore pære aka
Urtea 2017
Iraupena 79′
Herrialdea Danimarka
Zuzendariak Amalie Næsby Fick, Jørgen Lerdam, Philip Einstein Lipski
Gidoia Bo Hr. Hansen (Eleberria: Jakob Martin Strid)
Musika Fridolin T.S. Nordso
Argazkia Animazioa,
Aktoreak Animazioa
Ekoizpena A. Film / Einstein Film / Nordisk Film Production. Distribuida por LevelK / Kaleidoscope Home Entertainment / Uncork’d Entertainment
Generoa Animazioa. Haur-zinea
Sariak 2018 Sevillako Jaialdia Europa Junior saria
Hizkuntza Euskaraz.
Non Kultur Leioaren Auditoriumean
Egunak Urtarrilaren 12 eta 13an
Ordua 17:30ean
Sarrera 3,5 €