Haur-zinema: “Lego Ninjago” pelikula ikusgai Kultur Leioan

Charlie Bean, Paul Fisher eta Bob Logan zinegileek zuzendu dute Lego panpinen film berria. Iluntasunak mehatxatuko du Ninjago lurraldea. Horregatik, Sensei Wu jakintsuarengandik ikasi duten Lloyd, Jay, Kai, Cole, Zane eta Nya gazte errebeldeek hiria munstro, robot erraldoi, dragoi zibernetiko eta bestelako bilauengandik babestu beharko dute. Kontua da gaizkileen artean Lloyd liderraren aita dagoela: Garmadon. Umorea eta ironia baliatu dituzte zinegileek haurrentzako baino helduentzat egokiagoa den film honetan. Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programari esker, gainera, Euskal Herriko zenbait zinema aretotan euskaraz estreinatuko dute filma.


Laburrean

Generoa  Animazioa

Iraupena  101 minutu

Herrialdea  USA

Urtea  2017

Hizkunza  Euskaraz

Zuzendaria  Charlie Bean, Paul Fisher y Bob Logan

Gidoia  Hilary Winston, Bob Logan y Paul Fisher

Musika  Mark Mothersbaugh

Muntaketa  Julie Rogers

Non:  Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak:  Abenduaren 9 eta 10ean

Ordutegia:  17:30ean

Sarrera:  3,5 €

 

 

 

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude