Leioako Udalak zirko ikastaro bat eskaintzen du euskaraz, Leioan erroldatuta dauden eta 2007 eta 2011 urte bitartean jaiotako umeei zuzenduta.
Bertan kontzentrazioa, koordinazioa, oreka, pertseberantzia eta konfiantza landuko dira hainbat aktibitateren bitartez, besteak beste, malabareak, akrobaziak, antzerkia eta klown, globoflexia, dantza, aurpegi margoketa eta
jantzigintza… Eta ikasturte bukaeran Zirko Txiki ikuskizuna egingo da.
Ikastaroa hasiko da urriaren 6an eta bukatuko da maiatzaren 25ean. Larunbatetan egingo da 17:00etatik 18:30era Ondiztorren.
Izen-emateak irailaren 28tikk urriaren 5era egingo dira Kultur Leioan kokatua den Euskara Zerbitzuan (José Ramón Aketxe Plaza, 11). Prezioa 27,95 € izango da ikasturte osorako.