Helegitearen epea bukatu ondoren Leioako 101 etxebizitza sozialen esleipena egiten hasiko da orain

Atzo, Etxebidek ohar publikoa zabaldu zuen Leioandin eraikitako 101 etxebizitza sozialen esleipenaren inguruan. Oharrak, leihoa.info-k aurreratu bezala, esleipena ez dagoela eginda eta prozesua orain, behin helegitearen epea bukatuta, egingo dela.

Etxebidek dioenez, “etxebizitzak barematzeko irizpideen arabera lortutako puntuazio-ordenari jarraituta esleituko dira eta, era berean, bizikidetza unitateen kide kopurua eta etxebizitzak dituen gela kopurua kontuan izango da”. Gogoratzen duenez, “2018ko azaroaren 19ko Aginduaren bostgarren eta seigarren artikuluek ebazten dutenaren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, Leioako udalerriko Leioandin, 101 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona, onartutako eskaerak barematzeko [aipatu Aginduan jasotako] irizpideen arabera lortutako puntuazio-ordenari jarraituta ordenatuko dira”. Irizpideak, honako hauek dira:

  • Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko alokairu-araubideko inskripzioaren antzinatasuna: 5 puntu emango dira alokairu-araubideko inskripzio-urte bakoitzeko (gehienez 40, gutxienez 5).
  • Bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko 5 puntu emango dira (gehienez 30, gutxienez 5).
  • 3.000 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei gehienez 20 puntu emango zaizkie; 15 puntu 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei, 10 puntu 15.001 eta 25.000 euro bitartekoei.
  • 10 puntu emango dira etxebizitza-premia bereziko kolektiboren baten parte izateagatik (adimen- eta garapen-desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonak, kide bakarreko familiak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak, legalki dibortziatuak edo bananduak, gerora sortutako ordaintzeko ezintasunaren ondorioz beraien ohiko etxebizitzaren jabetza galdu duten pertsonak, 70 urtetik gorako pertsonak, 30 urtetik beherakoak); gehienez 30 puntu emango dira kolektibo bat baino gehiagoren parte izanez gero.

Bestetik, Etxebidek dioenez, “ondorengo irizpide hauek ere kontuan hartuko dira: logela bakarreko etxebizitzak esleitzerakoan 1 edo 2 kideko bizikidetza unitateek lehentasuna izango dute; bi logelako etxebizitzak esleitzerakoan 3 edo 4 kideko bizikidetza unitateek lehentasuna izango dute; hiru logelako etxebizitzak esleitzerakoan gutxienez 5 edo 6 kide dituzten bizikidetza-unitateek lehentasuna izango dute”.  Bestalde, “etxebizitzak barematzeko irizpideen arabera lortutako puntuazio-ordenari jarraituta esleituko dira, [Aginduaren] seigarren atalean jasotako lehentasunak aintzat hartuta.

Gainera, etxebizitzak esleitu ondoren “etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaron-zerrenda egingo da, [aipatu Aginduaren] seigarren atalean jasotako lehentasunak aintzat hartuta”.

Eta “itxaron zerrenda agortzen bada 2012ko urriaren 15eko Aginduko 59. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera esleituko dira etxebizitzak” dio bukaeran Etxebidek publikatutako oharrak.

14 etxebizitza bi kupo espezifikotan, 87 kupo orokorrean

Gogoratu behar da Leioandiko sustapenenean 101 etxebizitza sozial alokairuan esleituko direla. Bost (5) ezgaitasun eta mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonei esleituko zaizkie, prozedura 2018ko azaroaren 19an argitaratutako Aginduak  ebatzitako hirugarren atalean zehaztutakoari jarraikiz. Eta beste bederatzi (9) etxebizitza aipatu agindu hori argitaratutako egunean etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileentzat gordeko dira. Gisa horretako eskatzailerik ez balego, etxebizitza horiek gainontzeko eskatzaileen artean esleituko dira. Beraz, 87 etxibizitza sozial alokairuan izango dira, hasiera batetan behinik behin, kupo orokorraren barruan esleituko direnak.

Info + 

Leioandiko 101 etxebizitza esleitzeko prozedura   2018ko azaroaren 19ko Agindua 

2012ko urriaren 15eko Agindua (Etxebizitza eskatzaileen errolda eta esleipen prozedurak)  https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2012/10/1204811a.pdf

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude