Herri egiten aritzeko arrazoiari, helburuari eta moduari buruzko eztabaidak

Herrigune Leioa udal proiektuak antolatuta azaroaren 22an, 23an eta 24an egingo diren “Jenga Lab Irekia” herri jardunaldien barruan hainbat ekimen eta eztabaida burutuko dira

Herrigune Leioa udal egitasmoak ‘Jenga Lab Irekia’ herritar jardunaldiak antolatu ditu datorren azaroaren 22, 23 eta 24rako Leioako Kultur-eko Auditorium-ean (ostegunean, 22an, 17:00etatik 20:00etara) eta Onditzeko Dorrean (azaroaren 23an, 17:00etatik 20:00etara, eta 24an, 11:00etatik 13:30era). Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak, Iban Rodríguez Etxeberria alkateordeak eta zenbait herritarrek, jardunaldi herritarren xehetasunak azaldu dituzte prentsa aurrekoan gaur goizean. «Bertan, politikariek, udal teknikariek eta herritarrek elkarrekin herri egiteko zergatiari, helburuari eta moduari buruzko gogoeta egingo dute», adierazi dute aurkezpenean.

Herrigune Leioa, Udalak «herritarren partaidetzarako bultzatu duen egitasmoa da, komunitatea ikasketa ingurune gisa sustatzeko xedez, herritarrak ahaldunduz, udal proiektuak, hiru egun horietako ‘Jenga Lab Irekia’ jardunaldien protagonista diren hiru alderdi horietatik landu daitezen, hain zuzen ere» esan dute agintariek.

Jardunaldien hiru egunak administrazioa eta herritarrak «elkarrekin»

‘Zergatik eta zertarako egin elkarrekin’ izenburua daraman lehen jardunaldia azaroaren 22an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Leioako Kultur Etxeko Auditorium-ean, eta Udalak «bere kudeaketan herritarren partaidetza sartzeko egin duen apustuaren arrazoiari erantzuna ematen zentratuko da, zergatik eta zertarako», esan dute gaurko aurkezpenean.

Lehenengo topaketa horrek hiru esperientzia aberasgarri izango ditu: Javier González katalana, Citilab-eko zuzendaria; Koldobike Uriarte, Eusko Jaurlaritzako berrikuntza publiko proiektuen arduraduna; eta Beatriz Nuin, Osasun Publiko eta Adikzio Zuzendaritzako Osasunaren Sustapen arduraduna.

Horrez gain, 1999-2007 urteetan Leioako alkatea izan zen Karmelo Sainz de la Maza Herrigune Leioaren bultzatzaileak ere hartuko du parte, eta Leioako politikarien partaidetza izango duen mahaia irekiko da, euren ikuspegietatik galderei erantzunez.

‘Zer da elkarrekin egitea?’ izenburua daraman bigarren jardunaldia ostiralean, azaroaren 23an, izango da, 17:00etatik 20:00etara, Onditzeko Dorrean, eta bi bloketan egongo da banatuta: Herriguneko lan taldeekin erlazionatutako Leioako zenbait herritarrek euren esperientzien berri emango duten ‘Ezagutzaren Azoka’; eta duela 18 urtetik Herrigunerekin erlazionatutako pertsonek emango dituzten 5 minutuko hitzaldiez osatutako ‘Herriguneko esperientziak’.

Amaitzeko, ‘Zelan egin elkarrekin?’ izenburua daraman hirugarren jardunaldia azaroaren 24an, larunbatean, 11:00etatik 13:30era, egingo da, Onditzeko Dorrean, laneko zenbait mahairen inguruan, eta bertan, herriko politikariak, udal teknikariak eta herritarrak eseriko dira herri egiteko arrazoiari, helburuari eta moduari buruzko gogoeta egiteko.

Programako ekintza guztiak egunez-egun

Osteguna, azaroak 22, 17:00-20:00, Leioako Kultur-eko Auditoriumean:
Zergatik egin elkarrekin? Zertarako egin elkarrekin?

17:00 Irekiera ofiziala
Mari Carmen Urbieta, Leioako alkatea

17:10 Javier González, Cornelláko Citilab-eko zuzendaria

17:40 Koldobike Uriarte, Eusko Jaurlaritzako berrikuntza publiko proiektuen arduraduna

18:30 Beatriz Nuin, Osasunaren Sustapen arduraduna. Osasun Publiko eta Adikzio Zuzendaritza.

18: 45 Karmelo Sainz de la Maza, Leioako alkatea (1999-2007) ç

19:15 Mahai ingurua Leioako ordezkari politikoen partaidetzarekin, Aintzane Cabo EHU/UPVko irakasleak moderatuta.

20:00 Lunch-a

Ostirala, azaroak 23, 17:00-20:00, Onditzeko Dorrea:
Zer da elkarrekin egitea?

17:00 Ezagutzaren Azoka: Astronomia Irakaslea, Manualidades Lantaldea, Reparadores Lantaldea, Umeen Kontseilua eta Ekotaldea Lantaldeak, Leioa Trantsizioan Lantaldea, Frantsesa Lantaldea, Gastronomia Irakaslea, Antzinako Leioa argazki erakusketa.

18:00 Herrigune Esperientziak: Bizibideak – Eskolara Lagunekaz, Zilborhestea (umeei laguntzeko sarea), Hezkuntza Berrikuntza – Innovación Educativa, Umeen Kontseilua eta Ekotaldea, Leioa Trantsizioan, Arboretum, Txikiteroak.

20:00 Lunch-a

Larunbata, azaroak 24, 11:00-13:30, Onditzeko Dorrea:
Zelan egin elkarrekin?

11:00 Herrigunek dinamizatutako Laneko mahaiak: Zelan egin dezakegu elkarrekin?
Lau gairekin jolastuko gara laneko lau mahaitan: Eta … bagenu?
-Eta Leioako altxorra lur azpitik aterako bagenu?
-Eta Leioan Herritarren Laborategia martxan jarriko bagenu?
-Eta Leioako Udalak proposatutako gai bati buruz lan egingo bagenu?
-Eta Leioako herritarrek proposatutako gai bati buruz lan egingo bagenu?

12:30 Jolas&Solas, Asier Gallastegik dinamizatua.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude