Herritarrek 7,5eko nota jartzen diote Leioari bizitzeko udalerri gisa

Leioako Udalak ‘Leioako udal azterlana’ izeneko ikerketak emandako ondorio nagusiak ezagutarazi ditu. Gizaker Encuestas enpresak egindako azterlanak, herritarrentzako interesgarriak diren zenbait gairen nondik norakoak azaltzen ditu. Puntuazio altuenen artean, «leioztarrek bizitzeko udalerri gisa Leioari ematen dioten 7,5eko nota azpimarratu behar da» adierazi dute udal iturriek.

Ikerketa lana gauzatzeko erabili den metodologia mota koantitatibokoa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknika erabiliz. 18 urteko edo gehiagoko Leioako 600 pertsonak elkarrizketatu dute inkestan, 2018ko irailean.

Txostenaren ondorio nagusien artean, azpimarratzekoa da, %61,8ko gehiengoaren iritziz udalerriak «hobera egin duela» eta, udal zerbitzuei dagokienez, leioaztarrek 7 baino nota altuagoarekin baloratzen dituztela zabor bilketa zerbitzua, kultura eta gizarte arloko zerbitzuak. 7tik beherako notarekin daude Herritarren Arreta Zerbitzua, hiri segurtasuna, kirola eta obrak eta zerbitzuak.

Herritarrek udalerriaren irudiari buruz duten iritziari dagokionez, Leioa udalerri garbia (%89,7), segurua (%86,5) eta erosoa (%81,7) dela diote. Halaber, Udalak herritarren artean ematen duen irudia positiboa da. %44,5aren iritziz, irudia “ona” da, Udaleko ordezkarien jarduketaren batez besteko balorazioa 5,9koa izanik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude