Hezkuntza Sailak “gogoetarako epe bat irekitzea Institutuaren kokalekuari buruz” erabaki duela erantzun dio EH Bilduri

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburu Cristina Uriartek igorri ditu EH Bilduk Joxe Miguel de Barandiaran Institutoaren inguruan egindako galderei emandako erantzunak.

Talde soberanistak, Rebeka Ubera legebiltzarkidearen bitartez, Hezkuntza Sailburuari galdetzen zion bere iritzia “Leioako lehen hezkuntzako bost ikatetxe publikoetako guraso elkarteek Barandiaran institutuaren eraikuntza dela eta”. Horrezaz gain, zer egiteko amoa duen ere  “udalerriko Elkarte horiexek egindako eskarien aurrean” galdetzen zion Uriarteri.

Uriarte Sailburuak, iragan uztailaren 18ko data duen idatzian, EH Bilduren Legebiltzar Taldeari erantzuten dio, alde batetik, “Leioako Barandiaran Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko proiektua Hezkuntza Sailaren Azpiegitura Planean jasota dagoela”, eta “hasieran aurreikusitako kokalekuari dagokionez, bestalde, aho batez onartu zutela alde guztiek”.

Dena den, “mahai gainean jarri diren askotariko iritziak ikusita, Sailak erabaki du gogoetarako epe bat irekitzea kokaleku berriari buruz” dio ere Sailburuak EH Bilduri igorritako erantzunean, “irtenbiderik onena lortu nahi dugulako eta sistema hobetzeko jarduerak abiarazi eskola-komunitatearen premiei erantzuteko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude