Hildako errefuxiatu eta preso ohiak gogoratu dituzte Gudari Egunean

Gaur, Txiki eta Otaegiren afusilatzeen urteurrenean, ezker abertzaleak deitutako Gudari Egunean, GALek hildako Eugenio Gutiérrez Salazar, Tigre, Andoni Hernández errefuxiatu ohi eta Mari Cruz Cadarso preso ohi hildakoak izan dituzte gogoan herrian egindako ekitaldi xumean.

Goizean Eugenio Gutiérrez Salazar, Tigre-ren Plazan oroitgarria, ikurriña krespoi beltzarekin eta beraren eta hildako betse errefuxiatu eta preso ohien argazkiak jarri dituzte.

Arratsaldean, pankarta bat eskegi dute Plaza Gorrian, «Gudari Eguna 2018. Ta Segi aurrera!» leloarekin eskegi dute, eta 20:10ean ekitaldi txikia egin dute Tigre Plazan. Bertan,dantzari batek agurra dantzatu du herriko hildako hiru errefuxiatu eta preso ohien omenez, krabelin gorriak jarri dituzte euren argazkiaetn, eta idatzia irakurri du ezkaer abertzalearen kide batek.

Idatzian «konpromiso izeneko urrezko hari batek, askatasuna hitza josten duen urrezko hari batek» gure historia zeharkatzen duela irakurri du. Era berean, Euskal Herriaren izate zahar eta zimela, gaztea eta aktiboa ere aldarrikatu dute.

Txikiak «ez duzu etsi ta ez duzu etsi nahi» idatzi zuela gogorazi dute. Eta Telesforo Monzonek «Lepoan hartu ta segi aurrera» hura ere. Eta horien guztien ondarea aldarrikatu zuten: «hainbat belaunaldiren indarrak markatu zituzten ilusio horiek betearaztea» helburu gisa jarriz.

Eusko Gudariak kantatuz bukaera eman zioten ekitaldi laburrari betan bildutako 40 bat lagunek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude