Hirukideren aurkezpena Leioan

Bihar, azaroak 8, osteguna, Euskadiko Familia Ugarien Federazioak, Hirukidek, bere zerbitzuak eta jarduerak aurkeztuko dizkie Leioako familia ugariei. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Sakonetako bilera aretoan, eta bertara, familia ugari diren edo izan behar diren guztiak daude gonbidatuta.

Aurkezpen ekitaldia aukera ona izango da «kolektiboaren laguntza eta hobari publikoen informazio zehatza jasotzeko, eta baita familiek euren iradokizunak eta erreklamazioak bideratzeko ere», antolatzaileek diotenez. Gainera, «duela denbora gutxi alkateak eta gizarte zerbitzuetako zinegotziak hartu gaituzte», adierazi dute Hirukidetik.

Aurkezpenaren barruan, azken hilabete hauetan kolektiboarentzat eman diren berrikuntzak azalduko dira, familia ugari askok ez baitituzte ezagutzen.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude