Gabonak :: Gaur irekitzen da Kandelazubietako Gabonetako parkea

Gaurtik urtarrilaren 5era arte Gabonetako parkea irekita egongo da Kandelazubietako kiroldegian. Ordutegia, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da, hilaren 5ean izan ezik, goizez bakarrik zabalduko baititu ateak. Sarrerak euro bi balio ditu.

Gainera, 0 eta 2 urte bitarteko umeentzat “bebeteka” izenekoa egongo da, eta 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat, ludoteka. 6 urte eta 12 urteko bitartekoentzat, tailerrak antolatuko dira.

Egun bakoitzean, bestalde, ekimen zehatzak egongo dira. Honako hauek izango dira:

Urtarrilak 2
18:00etan: Familia Toronbole: “Ipuin laburra”

Urtarrilak 3
Suhiltzaileak

Urtarrilak 4
18:00etan  Argazkiak buruhandiekin

Urtarrilak 5
12:00etan Diskofesta

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.