Leioako Inauteriak martxoaren 2an, larunbatean, eta martxoaren 5ean, asteartean, izango dira.
Larunbatean, “Nagusientzako inauteriak” antolatu ditu Leioako Udalak, Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzarekin. Ospakizunak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Errekalde Plazan eta Ikeabarri Plazan izango diren haurrentzako eta familientzako ekintzekin. Gaueko 21:30era arte luzatuko dira ekintzok.
Ordu horretan, Nagusien Mozorro Lehiaketa egingo da.
Martxoaren 5ean, “Haurren Inauteriak” izango dira. Goizez edta arratsaldez hainbat ekintza antolatuko dira. Leheinik eta behin, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 20:00etara, Kandelazubieta Polikiroldegian, haurrentzako ekintzak egongo dira.
Eta egunari bukaera emateko, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Haurren Mozorro Lehiaketa egongo da.