Inauterietako maskarak egingo dituzte ostiralean, “Barikuetan jai” saioan

Inauterietako maskarak sortuko dituzte bihar, ‘Barikuetan jai’ saio berri batean. Material ezberdinak erabiliz – lumak, goma eva, zeta papera, abalorioak…- maskara orijinalak eta pertsonalizatuak egingo dituzte txikiek. Arratsaldeko 17:30ean Kultur Leioako 5. solairuan dago hitzordua jarrita.

Udalaren Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude