Iparragirre etorbidean trafiko mozketa partziala emango da hilabetez

Iparragirre etorbideko errail bat, Bilboko norazkoan, itxita egongo da bihartik aurrera hilabetez Sabino Arana kaleko obrengatik. Zehazki, mozketa 44 eta 64 zenbakien artean emango da, irudian ikusten den bezala.

Hau dela eta, bihartik aurrera Iparragirre etorbideko trafikoa ezkerraldeko errailan batuko da. Hala ere, Ondizko Andra Mari kaleko sarrera irekita egongo da, eta Bizkaibus geltokia eta garajeetako eta tailerraren sarbideak ere baimenduta egongo dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude