Iparragirre etorbideko lokaletan sartzen ahalegindu zen pertsona bat atxilotu du Udaltzaingoak

Joan den gauean, Iparragirre etorbideko hainbat lokaletan sartzen ahalegindu zen gizon bat, 37 urtekoa eta Bilboko bizilaguna, atxilotu du Leioako Udaltzaingoak.

Gaur izan da atxiloketa, goizaldeko 3:20ean, Leioako bizilagun batek Udaltzaingora deitu duenean abisua emanez gizon bi ari zirela gazte lonja eta ostalaritza lokal bateko pertsianak ebakitzen. Berehala udaltzainak bertaratu dira eta aipatutako gizon bat harrapatu dute bere kotxera ihes egiten zihoanean.

Identifikatu ostean udaltzainen bulegoetara eraman dute atxilotua, oraindik aurpegia, eskuak eta besoak pertsianen grasarekin koipeztuta zeukala. Aldi berean, bere autoarekin egin ziren udaltzainak eta barruan lapurretarako erabilitako ustezko materiala aurkitu zuten, hauen artean deigarria, arrantzarako erabiltzen diren 5 arpoi.

Momentu honetan ikerketa lanetan jarraitzen du Leioako Udaltzaingoak, eta bigarren ustezko egilea bilatzen ari dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude