Ipuin hezitzaileei buruzko hitzaldia liburutegian

Ostegunean, martxoak 15, ipuin hezitzaileei buruz jardungo duen solasaldia ospatuko da udal liburutegian (17:30etik 19:30era), Leioako Udalaren Berdintasun sailak antolatuta. Solasaldia, EMAIZE Sexologia Zentroak emango du eta, printzipioz, haur eta lehen hezkuntzan dauden umeen gurasoei zuzenduta dago, baina interesa duen edonor joan daiteke.

Adin tarte horretan (hamabi urtera arteko umeak) jokoek eta ipuinek duten garrantzia ikusirik, adi ibili beharko genuke rol sexual diskriminatzaileak aurkezten dituzten ipuinekin. Haur-ipuinak izango dira gizartean egin beharko dutena barneratzen lagunduko dien bide nagusienetariko bat eta, horregatik, baztertu egin beharko genituzke beraien garapen pertsonala muga dezakeen edozein eduki.

Solasaldiaren helburuen artean, estereotipo sexualak albo batera uztea da, neska eta mutila izateko dauden era anitzei buruz hausnartzea, aniztasun sexuala lantzea eta gurasoek umeei eman dezaketen hezkuntza berezia antzematea.

Sarrera librea da baina aldez aurretik izena ematea gomendatzen da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude