Jarraitu GEDen erabakitzeko eskubidearen aldeko Gizakatea zuzenean leihoa.info-n

Gaur, ekainak 10, Gure Esku Dagok antolatutako erabakitzearen aldeko Gizakate erraldoia burutuko da, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituena.

Leioatik ehundaka herritarrek parte hartuko dute ekimenean.

leihoa.info-k ere bat egingo du gaur Gizakatearekin: zuzenean ikusi ahal izango du zuzenean parte hartzerik izan ez duen leioaztar orok, gure web orrialdearen lehenengo orrialdearen Leioa bidoetan izeneko ataletik (www.leihoa.info). Gure Esku Dagok igorriko duen seinalea bertatik ikusi ahal izango da.

Beste alde batetik, zuzenean parte hartuko duzuenoi eskaera egin nahi dizuegu: gaurko ekimenean aterako dituzuen argazkiak leihoa.info-ra bidaltzea, helbide honetara: zukegina@leihoa.info helbide elektronikora.

Mila esker guztioi eta egun ahaztezina pasa dezagun denok. Etorkizuna gaurdanik eraikitzen partaide izaten ari gara. Zorionak guztioi!

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude